2024 urteko komiki jarduerak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


MARTXOAK 30/31 SENPEREN ARNO ETA LIBURU KONPROMETITUEN ATXIK AZOKA

Senperen Martxoaren 30 eta 31a Senperen Arno eta liburu konprometituen ATXIK Azoka ospatuko da: 39 ardogilek (ardogile, garagardogile, sagardogile, likoregile) eta 25 liburugilek (argitaletxe, idazle, liburu-denda) beren ekoizpenak aurkeztuko dituzte egun osoan. 

Literaturgileen artean komikigintzari dagokionez:

  • Larunbatean 11:00etan Asisko Urmenetak 'Gora Euskal Herrientsak' saiakera grafikoaren aurkezpena egingo du. berriari buruz.
  • Igandean 15:00etan Maialen eta Emma Aresteguik komiki bat egiteko haur eta gazteentzakosormen atelier bat animatuko dute euskaraz eta frantsesez.

APIRILAK 1 IDAZLEEN BILTZARRA SARAN


Sarako Idazleen Biltzarreko egitarauaren baitan komikigintzak isla handia izango du.
  • 15:00etan Emma eta Maialen Aresteguik 'Xan' komikia aurkeztuko dute eta 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikia ere izan
  • 15:30etan Asisko Urmenetak 'Gora Euskal (H)errientsak' aurkeztuko du

Beste batzuren artean, Elkar argitaletxearen postuan egonen dira Adur Larrea, Emma eta Maialen Arestegui... Herriman Asisko Urmeneta, Zortzikoren postuan Mattin,

Apirilaren 2an Sarako lezeetan hainbat jarduera egingo dira, tartean 10:30etan Dom Campistron eta Asisko Urmenetak performantzia egingo dute 'Gora euskal (H)errientsak' eleberri grafikoaren inguruan.


MARRAZKIRRI 2024 ERAKUSKETA
Marrazkirri 2024.jpg
Marrazkirriren jarduera nagusia umore-marrazkien erakusketa bat da, non lurraldetasun mugarik gabe irudigintzan aritzen direnak edo amateurrrak A3 edo A4 formatuko bere marrazki originalak eskaini ditzaketen.

Bota´zank hori! izan da 2024ko edizioko gaia.

Lehenik umore-marrazkiak Espelletenia ostatura eroan edo bidali ahal izan ziren eta otsailaren 9tik martxoak 2 bitarte ikusi ahal izango dira: Guztira 100 bat marrazkiz osatu da erakusketa, eta egile batzuk oztibartarrak dira , beste asko Euskal Herri osokoak.

Otsailaren 9an gaualdia antolatu zen: Margolaritza, musika eta bertsularitza jadueretaz gozatu ahal izan zen eta bertan afaltzeko aukera egon zen.

GEURETIK SORTUAK ETA KOMIKIGINTZA

KOMIKI ERAKUSKETAK

BERA-n burutu da jada.
SARA: Otsailak 3 - 9
URRUÑA: Otsailak 10 - 11
BERGARA: Otsailak 12 - 16
AMASA-VILLABONA: Otsailak 23 - Martxoak 8
USURBIL: Otsailak 23 - martxoak 1
LEITZA: Martxoak 12 - 19
BERASTEGI: Martxoak 20 - 29
ZUMAIA: Martxoak 29tik aurrera

SOLASALDIAK

Urtarrilak 26ean ospatu zen Beran Aritz Ibarrarekin
Otsailaren 9an parte hartu zuen Aritz Ibarrak Urruñako aurkezpenean
Otsailaren 9an Bergaran Kotetok hartu nzuen parte aurkezpenean
Otsailak 23: Amasa-Villabonan Eñaut Aiertzaguena
Otsailak 23: Usurbilen "Mattin"
Martxoak 15: Leitzan unai Gaztelumendi


ANTSOAIN KOMIKI BOOM
Antsoain komiki 2024.jpg
otsailaren 19tik martxoak 1 bitarte hitzaldiak, komiki aurkezpenak, filmak, erakusketa, komiki bermuta... Euskaraz sortutako komikigintzan aritzen diren egile hauek: Axpi, Asisko, Julen Ribas eta Yurre Ugarte... eta baita Cesar Oroz, Andrea Ganuza, Roberta Vázquez, Ángela FK-ren Mierdiaria erakusketa...