Mattin

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Iñaki Martiarena Otxotorena, 'Mattin', Donostian 1967 urtean jaiotako komikigilea da. Wikipedian argitaratu den informazioaren arabera, Informazio Zientzietan lizentziatu zen eta hainbat alorretan aritu da ilustratzaile, hala nola umorean, grafismoan, diseinuan, komikian, karikaturan...

Komikiak argitaratu ditu, besteak beste Argian, Bagerak plazaratutako Irutxulo aldizkarian , Napartheiden, Euskaldunon Egunkarian, Ipurbeltzen, Gaztezulon, AEK-k argitaratzen duen Aizu! aldizkarian, eta Berrian. Zinta eta ilustrazioen hainbat bilduma argitaratu ditu eta bere azken komiki liburuen artean daude '1813-2013 Sua itzali,hiria piztu´ (2013). Zarrakamalda (2016), 'Belardo Ba al zatoz?' (2019) 'Klak!'(2020) eta aska (2022). Liburu ilustratu ugari sortu ditu eta beste idazleen liburuetan irudietaz arduratu da. Galtzagorriren webgunean ikus daiteke bere lanen lagin bat

Gaur egun Belardo pertsonaiaren istorioak marrazten ditu larunbatero Berria egunkariko Mantangorri umeentzako gehigarrian, eta lehenago Euskaldunon Egunkarian argitaratu zituen (Espainiako justiziak komunikabide hau itxiarazi zuen arte).

Andoni Tolosaren bidez hasi zen Argia aldizkarian komikiak argitaratzen: Tolosa 1987 urteko iraletik Bokarta inspektorea pertsonaiaren komikien gidoiak egiten zituen, eta hasiera horretan Iñaki Bakedano arduratu zen marrazkietaz. 1988 urtean, apirilaren 3ko data zeraman Argiaren 1.193. alean, Bakedanoren ordez Mattin hasi zen pertsonaia marrazten. Andoni Tolosak kontatzen duenez, gerora kantari moduan ezaguna izango zen 'Morau' ezizena Mattinek asmatu zuen, Capitan Trueno komiki pertsonaiaren gidoilari zen Victor Moraren omenez.

Moraurekin lankidetza urte askotan luzatu da, Mattinek ilustrazio lanak egin baititu bere diska gehienetan, baita animazioak ere.

1989 urtetik aurrera, Mattin Argiako TXT komiki gehigarriaren arduraduna izan zen. Garai berean Napartheid fanzinean argitaratu ziren bere komikiak. Diario Vasco egunkariko "Devorame" musika gehigarrian ere argitaratu zituen zinta batzuk.

1988 Eusko Jaurlaritzako Komiki Saria jaso zuen eta 1989an Portugaleteko Udalaren Komiki Saria.

1990 urtean Euskaldunon egunkaria sortu zenean lehen zenbakietatik infografia eta ilustrazio lanak egin zituen.

1994 urtean hasi zen Euskaldunon Egunkarian iritzia atalean komiki zintak egiten, 2000. urtea bitartean. Tirabirak proiektuan ikus daitezke etapa horretako lanak. Urte berean Irutxulo Donostiako aldizkarirako Moko eta Karmele pertsonaiak sortu zituen.

1995 urtean Baleike Zumaiako aldizkariak antolatutako Komiki Lehiaketan saritua izan zen.

1996 urtean Errenteria-Oreretan Karikaturen erakusketa egin zuen.

Zenbait gizarte mugimenduentzat kartel, pegatina eta beste euskarrietarako irudiak sortu ditu (antimilitaristak, zezenketen aurkakoak, AHTaren aurkakoak...). Besteren artean, 1995ean Manu Gomezen bertsoekin osatutako intsumisioaren aldeko 'Zulo beltzean' liburukian agertu ziren Mattinen marrazkiak, eta 2004. urtean Ez naiz pegata hutsa!: 'Gladys eguzkiarekin maitemindu zenekoa' liburua argitaratu zuten, Gladys del Estal ekologistaren heriotzaren 25. urteurrenean. Berriki, Donostiako Sator alaia metroaren aurkako mugimenduaren logotipoa sortu zuen ere.

1998an hasi zen Haur eta Gazte Literaturako bere lehen argitalpenekin, eta, harrez gero, liburu ugari ilustratu ditu. Mitxel Muruak idatzi eta Mattinek ilustratutako 'Maripuzker' liburua Bratislavako Ilustraziogileen XIX. Lehiaketarako hautatua izan zen eta 2011n, 'Haize adina' liburuarekin (Cristinaenea Fundazioa) . Galtzagorri Elkarteak OEPLIrekin lankidetzan proposatu zituen hautagaitza hauek.

Ipuin kontalaritza eta ilustrazioa nahasten dituen proiektuetan aritu da: 1999an Ixabel Agirresaroberekin 'Irudipuinak`' izenekoan Euskal Herriko ipuin klasikoetan oinarritutako ikuskizuna sortu zuen: bakarka ere uztartu ditu marrazkigintza eta kontalaritza.

2003ko apirilaren 13ko Argia Aldizkarian Estitxu eta Ixiar Eizagirrek bere ibilbideari buruzko elkarrizketa mamitsua egin zioten

Argiako informazioa erabilita, Wikipedian Mattinek urtez urte sortutako komikietako pertsonaien zerrendatu zituzten:

   1888- Argia aldizkaria: Bokarta detektibea  (Andoni Tolosa gidoilaria)
   1991- Irutxulo aldizkaria : Moko eta Karmele
   1991- Entzun aldizkaria : No future, no present
   1991- Aizu aldizkaria : Irrintzia
   2001-  Euskaldunon Egunkarianko Xingola haurrentzako gehigarrian Belardo belar meta.  2003tik aurrera Berria egunkariaren Mantangorri gehigarrian,larunbateko haur gehigarrian, 
   1996- Ipurbeltz haur aldizkaria: Kattalingorri neska ilegorriaren abenturak
   2000-2007- Gaztetxulo aldizkaria : Ander+Graun

2011 urtetik aurrera erakusketen bidez ere ezagutaratzera eman ditu bere lanak, teknika ezberdinak erabiliaz: marrazkiak, tinta txinatarra, akuarelak, linograbatuak, kamishibaia...

2013. urtean, Mattinek marraztutako '1813-2013 Sua itzali,hiria piztu' komikia argitaratu zuen Donostia Sutan 1813-2013 Elkarteak.

2016 urtean 'Zarrakamalda' komikia argitaratu zuen Txalaparta Argitaletxeak

2016ean Altzaporru komiki liburu kolektiboan hartu zuen parte (Komunikazio biziagoa/Argia)

2017an Portugaleteko Uri Urena XXXI. komiki lehiaketaren saria irabazi zuen, 'Lore denda' lanarengatik.2018an lehiaketa berdineko euskarazko lehen saria eskuratu zuen feminismoa gaiatzat zuen 'Mina' izenburuko 4 orrialdetako komikiarekin, aita eta alaba batzuren arteko elkarrizketa irudikatuaz.

2018 urtean Andoni Tolosa 'Morau' abeslariak 'Egunsentiak alperrentzat' diska kaleratu zuen eta kantariaren beste lan batzuekin egin zuen bezala Mattinek alderdi grafikoa landu zuen, kasu honetan linograbatuaren teknika erabilita.

2018an Hendaiako Nekatoenea artisten egonaldian Kamishibai egitasmoa garatu zuen.

Urte horietan hainbat ekintzetan parte hartu zuen Mattinek: Altsasuko liburutegian "Bizitza dario" komiki tailerra, Usurbilel 'Muxuak' erakusketa, Donostiako Cristina Enea fundazioan irakurraldia egin zuen eta tailerra SEO Birdlife erakundearekin egindako "Ikusterik baduzu?" kamishibai proiektuarekin.

2019an Ainara Maia poetarekin 'Muxuak' poesia bilduma ilustratua argitaratu zuen Mattinek.

2019 azaroan Belardo Ba al zatoz? komiki albuma argitaratu zuen, Berriako Mantangorri haur gehigarrian agertzen den Belardo pertsonaiaren istorio oso bat jasotzen duen alea. Eusko Jaurlaritzak komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko 2019 urteko deialdian diru laguntza jaso zuen proiektu honek. Belardoren Tailerra saioak egin zituen familiekin euskal hiriburuetan.

2020 urtean Konfinamenduan zehar helduentzako hitzik gabeko komiki bat sortu zuen Mattinek eta 'Klak' izenburupean argitaratu zuen Zortziko Editions etxeak.

'Altza apain' ekimenean parte hartu zuen Matinek horma irudi bat eginez Arriberrin.

Udalbiltza geuretik.jpeg
Udalbiltzak 'Geuretik Sortuak' ekimena jarri zuen martxan 2021 urtean: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko zituen zirkuitu nazionala sortzea zen helburu nagusia.

Zinemagintza, literatura eta antzerkigintzako 20-25 kulturgile hainbat herri eta eskualdetan egonaldiak egin zituzten eta herri bakoitzaren historiatik eta errealitatetik abiatutako artelanak sortu. Oinarrien arabera "literaturaren kasuan eleberri labur bat " sortu behar zen, eta komiki proiektuak ere aurkeztu zitezkeen: horrela egin zuen 'Mattin'-ek, eta komiki bat sortzeko proiektuari esker lortu zuen Araitz Betelun egonaldia egiteko beka eta lana argitaratzeko aukera.


komikia sortzen ari zen bitartean elkarrizketa egin zioten Mattini Mailope aldizkarian eta bideoa Hamaika Telebistan

Literatur lanak 2022ko martxoan 'Hamazazpigarrenean aidanez' izenburuko bi liburukietan jaso ziren eta eskuragarri doan jarri ziren ere euskarri digitalean: herriz herri aurkezpenak egin ziren eta antzezlan eta zinema lanekin saioak ere egin ziren han hemenka.

Horrela jaso zituen Mailope aldizkariak Mattinek 'Aska' komikiari buruz aurkezpenean esandakoak:

“Tximista bezala” okurritu zitzaion gaia: “Nire asmoa zen emakumeari bere lana aitortzea. Bestalde, oso argi neukan bobaragileei buruz izan zitekeela, garbilekuetan aritzen ziren emakumeei buruz. Aspalditik nuen ideia hori buruan eta bihotzean”. Pantaleona izena jarri dio komikiko protagonistari, hala izena baitzuen haren senitarteko batek. Aita-alaba baten istorioa kontatu du: Araitzera, Betelura eta Larraunera Pantaleona-ren istorioa jakiteko bidaiatzen dute biek autoz, aitaren birramona baitzen Pantaleona. Mattinek adierazi zuen prozesuan gorabeherak izan dituela,eta irakurlea inoiz baino gehiago hartu duela kontuan: “Inoiz baino gehiago sentitu dut irakurlea hor zegoela; liburua hartu eta gozatu egin behar zuela”

2022 urtean 'Kamishibaizalea' Mattinen album ilustratua argitaratu zuen 'Denon artean' etxeak (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egile diru laguntza jaso zuen proiektu honek). Bestalde azken urteotan Ixabel Agirresaroberekin Amona Tomaxa pertsonaiaren inguruko liburuak sortu ditu Mattinek, tartean 'Amona Tomaxa eta Elkano': egileek 'Elkarrekin Elkano' eta 'Irudipuinak" kontalaritza eta marrazketa saio berriak egin dituzte herriz herri.

Urte berean argitaratu zen 'Aurpegrafiak'. 2021 urtean Literaktum jardunaldien baitan izen bereko erakusketa egin zuen Mattinek Donostiako Okendo Kultur Etxean: Euskal Herriko XX. mendeko euskarazko kulturaren, kirolaren eta genero-berdintasunaren arloko lagun ezagunen 16 aurpegrafia bildu ziren bertan, eta bisita gidatuak, ikastaroak eta tailerrak ere antolatu ziren erakusketaren osagarri. 15 lan horiek eta beste 100 gehiago bildu dira 'Aurpegrafiak' liburuan, Zortziko argitaletxearen eskutik.


2023: MEMORIAREN IBAIA


Juan Luis Zabalarekin lankidetzan 'Memoriaren ibaia' komikia argitaratu zuen 2023ko udazkenean.


2023/2024: KOMIKIA GEURETIK SORTUAK UDALBILTZAREN EKIMENAREN BAITAN

Udalbiltzak antolatutako Geuretik Sortuak ekimenaren bigarren edizioaren baitako sormen egonaldi eta diru laguntza deialdia ebatzi da eta 2023 urtean zehar 39 izango dira parte hartuko duten udalerriak.

22 sortzailek hartuko dute parte, eta tartean 5 komikigile izan dira hautatuak 15-20 orrialde bitarteko euren komikiak garatzeko: Iñaki Martiarena “Mattin”, Aritz Ibarra Agirrezabal, Kote Camacho de Miguel, Unai Gaztelumendi Arandia eta Eñaut Aiartzaguena Bravo.

Mattinek beraz bigarren urtez jaso du proiektua egiteko laguntza, eta oraingoan egonaldia Usurbilen egingo du

2023 urtean zehar egonaldiak burutu eta komiki sorkuntzan jardun ondoren, 2024ko urtarriletik irailaren 30era arte burutuko da Hedapen Fasearen baitan herriz herri aurkeztuko dira komiki lanak; bestalde, liburuki batean argitaratuko dira sortzaileen komiki guztiak eta webgune batean egongo dira eskuragarri Creative Commons lizentziapean.

EUSKARAZ SORTUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 AZAROA
Memoriaren ibaia.jpg
Memoriaren ibaia Denon Artean Cenlit Juan Luis Zabala
Iñaki Martiarena "Mattin"
Iñaki Martiarena "Mattin" 2023 Azaroa
2022 ABENDUA
Aurpegrafiak.jpg
Aurpegrafiak Zortziko Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" 2022 Abendua
2022 MARTXOA
Aska mattin.jpg
Aska Udalbiltza / Dijitalidadea Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" 2022 Martxoa 'Hamazazpigarrenean aidanez 1' Liburuan beste 16 literatur lanekin batera eta euskarri digitalean
2020 11 AZAROA
Klak.png
Klak! Zortziko Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" 2020 azaroa
2019 11 AZAROA
2019 belardo.jpg
Belardo Ba al zatoz? Berria Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" 2019 azaroa
2016 09 IRAILA
2016 zarrakamalda.jpg
Zarrakamalda Txalaparta Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" 2016 09 IRAILA
2013 10 URRIA
2013 donostia sutan.jpg
1813-2013 Sua itzali, hiria piztu Donostia sutan 1813-2013 Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" 2013
2007
2007 andergraun.jpg
Ander + Graun : 2000-2007 Gaztezulo Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" 2007


LAN KOLEKTIBOETAN

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2016 04 APIRILA
2016 altza porru.jpg
Altza porru Komunikazio Biziagoa / Argia Obrarena Jakoba Errekondo Komiki bakoitzarena: Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa 2016 04 APIRILA