Dobera

komikipediatik
31.221.161.85 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 14:50, 13 urria 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Dobera Euskara Elkartea 1993 urtean sortu zen Hernanin euskararen normalizazioaren alde borroka egiteko asmoz.

Ordudanik jarduera ugari antolatu ditu, besteren artean: udaleku irekiak, Negulekuak, Oporrak familian eta euskaraz, Udaleku Ibiltariak, Hamaika Batuaz, Sentsibiliazio Saioak eta Kultur ekimenak, Laburbira, Mintzalaguna... Zerbitzuak ere eskaintzen ditu: itzulpenak, aholkularitza, begirale zerbitzua...


470 bazkide inguruk osatzen dute Dobera elkartea, horien artean herriko hainbat entitatek eta taldek


2000 urtean 'Hernaniko Kronika' hedabidea sortu zuen, Urumea bailarako goiko herri hauen berri euskaraz ematen duena: Hernani, Astigarraga, Ereñotzu, Arano eta Goizueta. Papereko edizio bat argitaratzen du egunero, "eta egunero ematen ditugu albiste, erreportaje eta elkarrizketak ere, www.kronika.eus web orrian." Hiru helburu ditu: Urumea bailarako informazioa jaso eta zabaldu, euskeraren normalizazioan eragin eta baita bailarako herritarren kohesioan eragin.

KOMIKIGINTZA

Kronika egunkariak Kromikia izeneko atala du, eta bertan hainbat sortzaileen komiki zintak argitaratzen dituzte: UxueBereziartua, Alai Zubimendi, Jon Altuna Iza'Oxan', Ana Almandoz, Idoia Mauleon, Ainara Azpiazu 'Axpi'...

Kromikia lehiaketa antolatzen du Doberak, azken urteotan udazkenean: komiki zinta bat aurkeztu behar da, Hernanirekin zerikusia duen gaiarekin, Kronikan ateratzen den formatu berdinean: haur, gazte nahiz helduek parte hartu dezakete bertan. 2021 urteko deialdian bideo batzuren bidez aholkuak eta zintak egiteko plantilak eskaini zituzten

Doberak 10 liburu baina gehiago argitaratu ditu: haurrentzako ipuinak, natura edo historiari buruzko saiakerak... Eta baita komikiak ere.

2017 urtean 'Hesola' Lluís Llach-en kantan oinarrituta 12 orrialdetako komikia argitaratu zuen Doberak: Alai Zubimendik egin zituen irudiak.


2022 urriaren 1ean ospatu zen Hernaniko Liburu Azokan aurkeztu zen Ainara Azpiazu'Axpi'-ren 'Utzi azalari' komikia: 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean Maialen Lujanbiok kantatutako hiru ber­tsoetatik abiatuta, Hernaniko Dobera elkartearen eskutik elebererri grafiko bat sortzeko proposamena heldu zitzaion 'Axpi'-ri: Kroketak Podcastean kontatu zituen egileak komikiaren nondik norakoak eta eta Kronikak elkarrizketa egin zion.

2021 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako 'Egile Sariak' deialdiaren baitan diru laguntza bat jaso zuen 'Axpi'-k proiektu honetarako.

Garaion ekimenak sustatutako sormen prozesuetan parte hartu zuen: Katixa Agirre eta Harkaitz Canoren aholkularitza jaso zuen eta egonaldi bat egin zuen bertan.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 URRIA
Azala.jpg
Utzi Azalari Dobera Ainara Azpiazu Axpi Maialen Lujanbioren bertso batzuk abiapuntutzat hartuta Ainara Azpiazu Axpi Euskaraz Jatorrizkoa 2022 URRIA
2017
Hesola.png
Hesola Dobera Alai Zubimendi Lluis Llach-en kantuan oinarrituta Alai Zubimendi euskaraz 2017