«Teresa Castro»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
31. lerroa: 31. lerroa:
  
 
LSB, Ana pertsonaiaren ingurukoak kontatzeaz gain,  komikigintzan emakumeen protagonismoa eta presentzia islatzen duten lanen aipamena egiten zuen, eta  [http://www.gehitu.org/images/gehitu/comisiones/grupo-mujeres/meta/Lecturas-de-Mujer-lectora-lesbiana.pdf hitzaldian erabilitako erreferentziekin sortutako zerrenda sarean jarri zuen eskuragarri]
 
LSB, Ana pertsonaiaren ingurukoak kontatzeaz gain,  komikigintzan emakumeen protagonismoa eta presentzia islatzen duten lanen aipamena egiten zuen, eta  [http://www.gehitu.org/images/gehitu/comisiones/grupo-mujeres/meta/Lecturas-de-Mujer-lectora-lesbiana.pdf hitzaldian erabilitako erreferentziekin sortutako zerrenda sarean jarri zuen eskuragarri]
 +
 +
 +
2018ko ekainaren 3ko Argia aldizkarieren alean elkarrizketa egin zioten Teresa Castrori: [http://www.argia.eus/argia-astekaria/2601/teresa-castro-gutierrez "Komikiaren helburua ez da bakarrik lesbianak ikusgarri egitea, modu positiboan ikusaraztea baizik"]
  
  

11:37, 31 maiatza 2018(e)ko berrikuspena

Teresa Castro Gutiérrez 1968 urtean Donostian jaiotako marrazkilaria da.

LSB, Ana komikia sortzeagatik da ezaguna, eta beste pertsonai batzuekin ere komikiak sortu ditu, adibidez Lola, limpiadora de la Moncloa eta Hada ColHada. Autorearen webgunean argitaratzen dira komiki hauek, Gehituko aldizkarian eta baita La Gallina Vasca aldizkarian ere.

2017ko irailean Gipuzkoako Hitzari elkarrizketa eskaini zion Teresa Castrok, eta horrela adierazi zituen komikiak marrazteko erabakiaren nondik norakoak: “Nik neuk irakurri nahi nituen istorioak kontatzeko hasi nintzen”

“Komikietan badago emakume lesbianen erreferentziaren bat edo beste, baina AEBetako edo Frantziako errealitatea islatzen dute horiek guztiek. Euskal Herrian bizi den emakume lesbiana bat izaki, begirada gertukoagoa falta zitzaigula ikusi nuen”.

Horrela Ana Lopez Suarez Burgos / L.S.B,Ana komiki pertsonaia sortu zuen: autorearen webgunean kontatzen denez “lesbiana izanagatik LGTBI kolektiboarekin zerikusia duten hainbat egoera eta arazoei aurre egiten diena baikortasun eta umore onez”

Pertsonaia sortu eta gero, erregulartasunez argitaratzeko euskarrien faltan, tarte batean geldirik egon zen proiektua.

Pertsonaiak ibilbide sendoagoa hartu zuen 2013an Gehitu Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartearen lauhilabeteroko aldizkarian argitaratzeko aukera eskaini ziotenean.


LSB, Ana BILDUMA

LSB, Anaren istorioak liburu bakar batean gazteleraz eta euskaraz biltzeko asmoz, 2017an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Meta kanpainaren barruan komiki bat argitaratzeko Goteo plataformaren baitan finantzaketa kolektiborako proiektu bat jarri zuen martxan.

Proiektuaren webgunean irakurri zitekenez “Gehituk Euskal Herriko eskoletan eta kirol edo aisialdi taldeetan burutzen dituen Sexuafektibitate eta genero aniztasunaren inguruko tailerretan erabiliko du komikia”

Halaber, Mugen Gainetik elkartearen bidez Latinoamerikan LGTBI arloan lan egiten duten elkarteen eskura jartzeko helburua zuen komikiak ere.

Komikiak interesa sortu zuela ikusita, hizkuntza ezberdinetara itzultzeko diru bilketa ere antolatu zuten: inglesa, frantsesa, alemana, katalana, galegoa…

Proiektuak 9.700 euro bildu zituen eta 2018ko apirilean aurkeztu zen bilduma

HITZALDIAK ETA EMAKUMEAK ETA KOMIKIA TXOSTENTXOA

Proiektua ezagutarazteko eta gaiaren inguruan sentsibilizazioa sortzeko, herriz herri hitzaldiak eman zituen Teresa Castrok 2017ko udazkenean: Beasainen, Eibarren, Donostian, Basaurin…

LSB, Ana pertsonaiaren ingurukoak kontatzeaz gain, komikigintzan emakumeen protagonismoa eta presentzia islatzen duten lanen aipamena egiten zuen, eta hitzaldian erabilitako erreferentziekin sortutako zerrenda sarean jarri zuen eskuragarri


2018ko ekainaren 3ko Argia aldizkarieren alean elkarrizketa egin zioten Teresa Castrori: "Komikiaren helburua ez da bakarrik lesbianak ikusgarri egitea, modu positiboan ikusaraztea baizik"


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LANAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
04 APIRILA
2018 LSB,ANA.jpg
LSBAna Autoedizioa Crowfunding bidez / Gehitu / Mugen Gainetik Teresa Castro Teresa Castro Edizio Eleanitza ? 2018ko Apirila

AUTOREARI BURUZKO INFORMAZIOA SAREAN

https://teresacastrocomics.wordpress.com/

https://www.facebook.com/Teresa.Castro.Comics/

https://twitter.com/teresacastroco?lang=es