Tupust! 2.

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2021 Urria
IZENBURUA TUPUST! 2.
ARGITARATZAILEA Tupust! Kolektiboa Egilea editore
GIDOIA Tupust! Kolektiboa
MARRAZKIAK Tupust! Kolektiboa
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskaraz
FORMATUA Cartoné
TAMAINA 17x24
ORRIALDE KOPURUA 150 orrialde
SALNEURRIA 18 euro
ISBN 978-84-09-32934-2

2016ean elkartzen hasi eta lehen antologia argitaratu baino hilabete batzuk lehenago ['Manifestua'] kaleratu zuten arren, kolektiboaren nondik norakoak 2019ko martxoaren 25ean Komikigunean Antologia aurkezteko eskainitako prentsaurrekoan azaldu ziren publikoki: 20 sortzaileen izenean, Maitane Gartziandia, Loinaz Lekuona, Ainara Azpiazu eta Maite Gurrutxagak hartu zuten parte bertan.

Iruñeako Katakraken egindako aurkezpenean antologia gehiago egiteko asmoa zutela adierazi zuten autoreek. Hurrengoa 'Zu' eta etorkizunean'Gu' kontzeptuen inguruan izan zitekeela aipatu zuten.

2020 urtean zehar kolektiboko Instagram kontuanhasiak ziren antologia berrirako sortzen ari ziren lanen laginak erakusten.


2021eko abuztuan autoedizioaren aldeko apustuan sakonduz bigarren antologiaren aurresalmenta hasi zuten

2021 urteko urriak Getxoko Komiki Azokan eta Euskal Herriko liburudendetan jarri zen antologia salgai.


2 ANTOLOGIETAN PARTE HARTU DUTENAK

SOILIK 2. ANTOLOGIAN PARTE HARTU DUTENAK

Tupust! Kolektiboari buruz komikipedian]]