Kattalin ez da jaio

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2021 urtarrila (aldiberean gaztelerazko bertsioa)
IZENBURUA KATTALIN EZ DA JAIO
ARGITARATZAILEA Zoila Ascasibar
GIDOIA Eider Moreno Zubiaga
MARRAZKIAK Eider Moreno Zubiaga
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara
FORMATUA tapa biguina
TAMAINA 21x15 zm
ORRIALDE KOPURUA 125 orrialde
SALNEURRIA 15 euro (bidalketa gastuak 2 euro)
ISBN 978-84-121771-2-1



Eider Moreno Zubiaga (1981 Elorrio) "Kattalin ez da jaio" komikiaren egilea da. Gaur egun Etxebarrian bizi da.

Komikia bizipen autobiografiko batean du abiapuntu, Eiderren hitzetan  "Orain urte batzuk haurdun geratu nintzen eta handik hiru hilabetera haurra galdu nuen: aborto naturala. Emakumea emakumea denetik oso gertaera arrunta dena. Eta aldi berean hain urrunekoa."

Haurdunaldia aborto natural baten bidez eteten denean emakumeei prozesu medikalizatuak eskaintzen dizkie osasun sistemak eta aldiz prozesu guztia kontzienteki eta naturalki bizitzeko aukerak ezezagunak dira.

Bizitakoaren ondoren  ”Sentitu nuen jaioko ez zen alabatxo hari beste bide bat egingo niola mundua ikus zezan. Beste bide hura irudien eta hitzen bitartez sortu nuen. Tarteka-tarteka istoriotxoan aurrera eginez. Ezen ni ez naiz inoiz ilustratzailea izan, baina Kattalinen energiak forma hori hartu nahi izan zuen."

Beste helburu bat ere izan du sormen lan honek: "emakumeei kontatu nola izan daitekeen, nola askoz hurbilagotik bizi dezakegun prozesua, behintzat horrela nahi izanez gero.  Abortoari buruzko informazioa eskuragarri jarri, gaiari buruz hitz egin, gaiak eskatzen duen garrantzia eman, abortoari espazio bat eman geure egunerokotasunean, tabuak kendu, itzalak baztertu, ilunak argitu… normalizatu eta naturalizatu."


KOMIKIAREN SORTZE PROZESUA[aldatu]

Zergatik komiki bat?

Ni ere harrituta nago. Idaztekoa izan naiz beti, bizi guztia daramat idazten, ostera, aspalditik ez nuen marrazten. Zirriborroren bat bai, idazten nuenaren ondoan, detailetxu horrek gustatu egiten zaizkit eta, baina ez nuke inoiz pentsatuko komiki bat egingo nuenik. Ez nuen sinisten asko nire marrazkietan, ez naiz-eta marrazkilari profesionala, hori argi geratu dadila. Lehenengo binetatxo bat irten zitzaidan, baina gero marrazkia bukatzen nuenerako banekien ze marrazki egingo nuen hurrengo. Horrela sortzen joan da apurka-apurka. Beste komiki batzuk itzelezko marrazkiak dituzte, nireak, ordea, sinpleak dira. Hala ere, lan osoa batera ikusterakoan gustatu egin zait emaitza, pertsonalitatea dute. Irudiek adierazteko beste bide bat ematen dutela deskubritu dut. Egia da baita ere, batzuetan marrazki bakarrean adierazi ahal izan dudana idatziz ondo azaltzeko hainbat orri beharko nituzkeela.

Noiz hasi zinen lan horregaz?

Berezko abortua gertatu eta bost hilabetera gutxi gorabehera, oso prozesu luzea izan da. Nik nire bizitzagaz jarraitzen nuen, ama izaten, eta komikia egiteko tartetxoak aurkitzea ez da erraza izan. Batzuetan 15 minutu nituela eta ahal nuena egiten saiatzen nintzen, eta beste batzuetan jarri eta bi ordu egoten nintzen lanean jarraian. Bi urtez luzatu da proiektua azkenean. Ez neukan datarik ezarrita, ez zegoen epemugarik. Oso lasai hartu dut, eta berez joan da irteten. Ez dit esfortzurik eskatu, ordea, momentu berezi batzuk adieraztea gaitza izan da, esate baterako, haurdunaldia ez doala aurrera esaten dizuten momentu hori. Nire barruari kostatu egin zitzaiola uste dut momentu hori ateratzea; ez zen beste irudiak bezain erraza izan.

AUTOREARI BURUZ[aldatu]

Eider Moreno Zubiagaren berri izan nahi duenak txantxangorrixa webgunera jo dezake

"Ezin dut esan nor den Eider. Azken finean, bizitako guztiak bizi eta gero, ikasi baitut ni neu naizen honi ez zaizkiola batere ondo etortzen deskribapenak. Botila huts bat naiz. Eta momentu bakoitzean tokatzen zaidana naiz. Beraz, izan naiteke orain guztiz zuria eta gero guztiz beltza… etengabe aldatuz"

Datu biografikoei dagokionez, Elorrion 1981 urtean jaio eta gaztaroaren parte bat Andaluzian bizi eta gero kanadara lekualdatu zen eta bertan bideo-jokoen enpresa batean lan egin zuen zuzentzaile-itzultzaile bezala. Euskak Herrira itzultzean hizkuntzen alorrean lan egin zuen.

Yoga-ren munduan murgildu eta irakasle heziketa jasotzeko asmoz Indiara jo zuen. Beste urte pare bat Asia eta Iberiar penintsulan bidaiatzen pasa ondoren, Elorriora itzuli eta Yoga irakasle moduan lan egiteko aukera sortu zitzaion heuren lehenengo yoga irakaslea izan zenak bera ordezkatzeko eskeintza egin zienean.

2020/2021 urteen artean argitaratu zen "Kattalin ez da jaio" komikiaren egilea da.

Informazio osoagoa eta autorearekin kontaktua: webgunean eta@txantxangorrixa Instagram kontuan.


KOMIKIARI BURUZKO ELKARRIZKETAK PRENTSAN




EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
01 URTARRILA
Kattalinezdajaio.jpg
Kattalin ez da jaio Zoila Ascasibar Eider Moreno Zubiaga Eider Moreno Zubiaga Euskaraz 2021 01 URTARRILA Euskaraz eta Gazteleraz