Judith Vanistendael

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Judith Vanistendael 1974an Belgikako Lovainan jaio zen komikigile eta ilustratzaile belgikarra da. Bere lanen artean, euskaraz irakurri daiteke Mark Bellidoren gidoiaz sortutako Salto komikia.

Astiberrik eskainitako biografiaren arabera 2008 urtean "La jeune fille et le nègre" (L'an 2 argitaletxea, bi liburuki) urtean komikia sortu zuen (gazteleraz "Sofía y el negro", Norma, 2012), "non Togoko errefuxiatu politiko baten eta neska belgikar baten arteko maitasun historia kontatzen duen. Bi liburukik osatzen dute lana, zenbait hizkuntzatara itzuli da, eta birritan proposatu zuten Angulemako Komikiaren Nazioarteko Jaialdiko sarietarako. 2008 urteanç

2012. urtean "David les femmes et la mort" komikia sortu zuen, (Le Lombard, gazteleraz "Los silencios de David" Norma, 2014) eta Astiberriren arabera kritikaren harrera oso ona izateaz gain hiru Eisner saritarako proposatu zuten.

Umeentzako liburuak ere ilustratzen ditu.

Judith Vanistendael-en marrazkiekin, 2016ean frantsesez argitaratu zen "Salto" komikia, Mark Bellidoren gidoiaz sortua: Marc-ek lau urtez, ETAren mehatxupean zeuden euskal politikariak zaindu zituen, eta experientzia horretan oinarrituta idatzi zuen komikiaren gidoia.

2019an argitaratu zuen Astiberrik "Salto" gazteleraz eta euskaraz. Judith Vanistendael-ek Getxoko komiki Azokan parte hartu zuen urte horretan.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2019 10 URRIA
2019 Salto eus.jpg
Salto Astiberri Mark Bellido Judith Vanistendael Gazteleraz jatorrizkoa Bego Montorio Uribarren 2016, frantsesez argitaratu zen "Salto" komikia (Le Lombard, Bruselas)