Josephine Mark

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Josephine Mark 1981 urtean Alemaniako Errepublika Demokratikoa zeneko Naumburgon jaiotako ilustratzaile, diseinatzaile grafikoa eta komikigilea da. 2023 urtean Astiberrik 'Txangoan txiripaz ' bere bigarren komikia ekarri zuen euskarara.


Wikipediaren arabera Mark-ek txikitatik marraztu izan du, baina ez zuten arte ederren eskolan onartu eta kultur hezkuntza eta bitartekaritza ikasketak burutu zituen, ondoren museografía arloan espezializatuz. 2001etik 2005era igarotako epe horretan diseinu lan ugari egin zituen: eskuorriak, kartelak, diskoetarako azalak, ikasle proiektuetarako ilustrazioak...


2004 urtean hasi zen puvoproductions.com bere blogean ilustrazioak eta komiki zintak argitaratzen, gehienetan astero, eta 2018 urtean Verlag Pattloch argitaletxeak liburuki batean bildu zituen zinta horietako batzuk 'Tiere sind auch nur Menschen' izenburupean.


15 urtez Leipzig-eko Moritzbastei kulturgunean aritu zen lanean eta 2019 urtetik aurrera freelance moduan dabil, diseinu grafikoan, ilustrazioan eta komikigintzan.

2017 urtean Erlangeneko Komiki Jardunaldietan astebeteko egonaldia egin zuen eta bertan sortu zuen bere lehen komiki luzearen gidoia; 2021 urtean argitaratu zuen 'Murr' (Zwerchfell argitaletxea). Western giroko komiki honetan Mark-ek heriotzari buruzko hausnarketa egiten du umorez. komiki independienteen ICOM saria jaso zuen.


2022 urtean Kibitz Verlag argitaletxearekin 'Trip mit Tropf' komikia argitaratu zuen. Minbiziaren aurkako tratamendua jasotzen zuen bitartean sortu zuen lan hau Mark-ek, eta umorea nagusi da ere kontakizun osoan zehar.


Berthold Leibinger sarietarako izendatua izan zen, Haurrentzako Komiki onenaren 'Max und Moritz' saria jaso zuen eta Gazte Literaturako Alemaniako sarietarako izendatua izan da.


2022 urtean ere Mark-ek haurrentzako bi liburu ilustratu zituen.


2023 urtean Astiberrik euskaraz, gazteleraz eta katalanez argitaratu du komiki hau.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 O4 APIRILA
Txangoantxiripaz.jpg
Txangoan txiripaz Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Josephine Mark Josephine Mark Jatorrizkoa alemanez Naroa Zubillaga 2022 urtean, 'Trip mit Tropf' (Kibitz Verlag argitaletxea)