Iban Zaldua

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Iban Zaldua González Donostian 1966ean jaio zen idazlea da, komikizalea eta Xabiroi aldizkariaren baitan komiki gidoilari aritua da: Euskadi Saria jaso zuen Azken Garaipena komikiari esker. Gasteizen bizi da.

Zalduak 80. hamarkadaren bukaeran eta 90. hasieran argitaratu zituen lehen ipuinak eta 2000 urtetik aurrera maiztasunez argitaratu ditu lanak euskaraz eta gazteleraz. Saiakera ere landu du. Wikipedian aurki daiteke idazle bezela egin duen ibilbidea.

2006ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Etorkizuna ipuin bildumari esker eta 2012ko edizioan Azken garaipena komikiari esker lortu zuen Haur eta Gazte Literatura mailako saria.


KOMIKIZALETASUNA[aldatu]

2010 urtean Uberan atariak zenbait idazlek komikiaren munduarekin izan duten harremana jorratu zuen. Ivan Zalduaren kasuan, "Ni, istorioak asmatzen hasi nintzenean, txikitan, ez nintzen ipuinak idazten hasi, eta are gutxiago nobelak edo poemak, baizik eta komikiak".

"Oso gaizki marrazten nituen, esan gabe doa, baina nire lehenengo "ipuinak" komiki kutre haiek izan ziren, nolabait esateko."

Txikitan zer marrazten zuen jakiteko uberan webguneko elkarrizketara jo daiteke, eta komikien balio hezitzaileen buruz edo historiarekin harremana dute euskal komikiei buruzko Zalduaren iritziak irakurri daitezke ere.

Zalduak esana da «Komiki zaletasunak berez ez dizu ahalmenik ematen gidoiak egiteko. Ikasi behar izan dut, beste mundu bat da. Danik (Fano, Xabiroiko koordinatzailea)eta Julenek (Ribas, Azken garaipena komikiaren marrazkilaria) asko lagundu naute, eta asko aberastu dute nire lana. Nire joera naturala indibidualismoa da, eta hemen kolaborazioa beharrezkoa da. Beste norbaitekin aritzea beti zaila egiten zait baina Julenekin erraza izan da."

Iban Zalduarentzat, literaturaren adar bat da komikia: "irudiekin, baina literatura". Gidoiarena, hala ere, teknika berezi bat dela aitortu digu idazle donostiarrak. "Ez da berez ikasten, soilik komikiak irakurtzen. Idaztea bezala, arituz ikasten da, eta hori izan da nire erronka, kolaborazioan lan egitea bezainbat. Ze ni bakar-bakarrik lan egitera ohituta nago, nire gelan, nire ipuinekin, eta hemen bestearekin kontatu behar da, etengabe jotzen nuen Julenen onarpenaren edo zuzenketaren bila. Prozesuko alde berriena izan da niretzat, eta baita aberasgarriena ere".

Komikiaren sorkuntza prozesuari buruz Uberan atariko elkarrizketan zera dio: "komikiak, jakina, fabulazioa bisualki planifikatzera eramaten zaitu, literatura idatzi hutsean aritzen zarenean baino areago (ze, azken batean, badaude oso idazle bisualak, orobat...). Dena dela, gidoilariaren lana, nirea, testua da batik bat, eta kontu bisualerako egiten dituen iradokizunak marrazkilariak gauzatu eta finduko ditu. Alde horretatik, nire kasuan behintzat, Julen Ribas marrazkilariaren lana eta ekarpena erabakigarriak izan dira".

Bere blogean argitaratu izan ditu irakurri dituen komikiei buruzko iruzkinak,adibidez:


KOMIKIGINTZAN LEHEN PAUSUA, AZKEN GARAIPENA[aldatu]

Xabiroi aldizkariaren koordinatzaile Dani Fanok Ivan Zalduari proposatu zion komiki baten gidoia egitea, lan ildo bat ireki ondoren idazleak eta marrazkilariak harremanetan jartzeko.

Julen Ribas arrasatearra (Numenak sailaren marrazkilaria) bikotetzat hartuta, Azken garaipena komikiaren lehen atala Xabiroi aldizkariko 13. zenbakian agertu zen, 2008ko Maiatzean. Aldizkariaren 20. zenbakian amaitu zuten istorioa (2010eko ekainean), eta 2011ko azaroan aurkeztu zen Donostian atal guztiak biltzen zituen albuma.

Istorioaren sipnosiari dagokionez, 2052 urtean kokatzen da: Germanian Garaipenaren CVII. urtea da, eta Sigrid Frisch tenienteak kasu berria du eskuartean: ubide batean agertutako hilotza. Lekura heldu orduko kasuarekin arazoak izango dituztela ohartu da: gorpuaren alboan, poliziaz gain, SSko Oberstandartenführer bat eta bere soldaduak zokomiran ari dira...

Komikia nobela beltza giroko zientzia fikzioa dela esan daiteke. Azken garaipena albumaren aurkezpenaren kronika egin zuen Irutxuloko hitzak, eta Zalduak komikiak Philip K. Dick-en eleberriarekin lotura duela adierazi zuen: «Hain zuzen Alemaniaren garaipenaren inguruko ukroniei hasiera eman zion nobela da berea, eta erreferentzia egiten zaio». aurkezpenean ere adierazi zuen komikiekiko maitasuna keinu ezberdinen bidez islatzen dela obra honetan.

Lan prozesuaz aritu zen lehen aipatutako Uberan webguneko artikuluan "Azken garaipena liburuan (Ikastolen Elkartea), joan-etorriak etengabeak izan dira idazlearen (Iban Zaldua) eta marrazkilariaren artean (Julen Ribas). "Testua ekonomizatzeko Julenen ekarpena, adibidez, oso inportantea izan da, edo orrialde bakoitzean eskaini nahi nuen informazioa hobeto dosifikatzeko, edo irakurleari informazio jakin bat edo are sentimendu bat komunikatzeko orduan", Iban Zalduaren hitzak dira. "Nik, bestalde, iradokizunak egiten nizkion detaile batzuen egokitasunaren inguruan, zirriborroa jaso ondoren, edo dokumentazioa iradokitzen nion marrazki batzuk hobetzeko eta abar"


http://ibanzaldua.wordpress.com/

http://www.berria.eus/paperekoa/1567/034/001/2012-02-21/ukronia_tresna_ona_izan_daiteke_gure_orainaren_hauskortasunaz_jabetzeko.htm