HERNANIKO KRONIKA ALDIZKARIA KROMIKIA LEHIAKETA

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


KROMIKIA DOBERA.JPG

2020 urtean Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak haur, gazte nahiz helduen artean euskal kultura, sorkuntza eta irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, Kromiki Lehiaketa antolatu zuen. Euskaraz aurkeztutako komiki zinta bat aurkeztu behar zen eta Hernanirekin zerikusia zuen gaia landu behar zen.

Udazkenean egin zen deialdia.

Lehiaketak hiru kategoria hauek izan zituen:

- Haurren kromiki saria: 6-11 urte bitartekoak. - Gazteen kromiki saria: 12-17 urte bitartekoak. - Helduen kromiki saria:18 urtetik gorakoak.

Sariak: ilustrazio originalak eta komiki sortak

2020ko oinarriak, irabazleak eta komiki guztiak ikusgai

Antolatzaileek Alai Zubimendi eta Ainara Azpiazu "Axpi" komikigileen bideo interesgarri batzuk argitaratu zituzten partaidetza sustatzeko eta komikiak egiteko infromazioa eskainiz.

Aldizkariko komiki zintak