Famazia Beltza

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Ereiten Kultur Zerbitzuak enpresak 2018 urtean jarri zuen abian Farmazia Beltza argitaletxea . Ereitenek kultur arloan egiten duen lana gizarteratu, tokiko komunitatea sortu eta komunitatean bere burua txertatzea helburu duten ekimen sorta baten barne kokatzen da proiektu editorial hau.

Bere webgunearen  arabera, Ereiten 2003 urtetik zerbitzu-entrepresa bat da eta bere lanaren muina informazioaren kudeaketa eta hedapen eraginkorrean oinarritzen da. Komikigintzak presentzia berezia du Ereitenen lan hildoetan.


Ereitenek eskuratu zuen Gipuzkoako Aldundiak komikigintzaren sustapenerako espazio bat kudeatzeko antolatutako lehiaketa, eta 2014ean ireki zituen bere ateak Komikiguneak . Dokumentazio eta artxibo lanaz gain, jarduera ugari antolatzen dituzte #Komikigunea-n.

Farmazia Beltzak 2018an argitaratu zituen lehen lanak hauek izan ziren:

  • David Zapirainen Usainak testu laburren bilduma eta Garbiñe Ubedaren Asteburu zuri bat narrazioa ( bi obrak liburu bakar batean jasoak)
* Koldo Almandozen Argazkiazpitituluak .
* Almandozen Marea gora marea behera: Oreina, filmaren bitakora kaiera.
  • Uzta 01 lan kolektiboa ere argitaratu zuten hitzaldiekin, artikuluekin, collage, argazki eta marrazkiekin...

 komikigintzari dagokionez, 2018ko azaroan Zerocalcare marrazkilari italiarraren Macerie Prime euskarara ekarri zuten, Hondamuinean izenburuarekin, 2019an "Hondamuinean, sei hilabete geroago" bigarren atala eta 2020ean Kobane Calling, hirurak Koldo Izagirrek itzulita.