Beñat Gaztelumendi

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Beñat Gaztelumendi Arandia 1987 urtean Donostiako Añorgan jaiotako bertsolaria eta kazetaria da.

Eskolartekoetan eta gazte sariketetan sari asko irabazi zituen. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da 2013an eta 2017an. Gipuzkoako txapelduna izan zen 2019 eta 2015ean eta txapeldunorde aurreko bietan, 2007an eta 2011n.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da 2018tik.

Leioan Ikusentzunezko Komunikazioa ikasi ondoren kazetari lanetan aritu da Bertsoa.eus eta Hitzetik Hortzeran.

'BIDEA DA BORROKA'

Bertsolari aldizkariak komiki bat sortzeko proposamena egin zien Gaztelumendi anaiei. Atal batzuk argitaratu ziren aldizkarian eta album formatuan argitaratu zen 2021eko azaroan 'Bidea da borroka' komikia.

Elkarrizketa mamitsua egin zien Beñat Hach Embarek Irizarrek Bertsolari aldizkarian Gaztelumendi anaiei.

Anaien arteko harreman estuaz eta bertsolaritzaren munduan egindako ibilbideaz gain, elkarrizketan kontatzen da 16-17 urterekin Irutxuluko Hitzan kolaboratzen hasi zirela: "Denek zutabea banaka zeukaten eta guk binaka egiten genuen." Ondoren Gaztezulon ere 'Esaera Berriak' sailean elkarlanean aritu ziren: Beñatek esaera zaharra aukeratu, testu bat egin eta Unaiek ilustratzen zuen.

Elkarrizketa zabala da eta eduki anitzez osatua dago: hona hemen komikiaren sorkuntza prozesuaz aipatutako ideia nabarmenenak


Unairen hitzetan "Pare bat urtez aritu naiz ganbaran proiektu batekin, bineta bakoitzarekin sekulako lana hartuz… Proiektu horrekin erdi ataskatuta nenbilenean etorri zen eskaera hau, eta zerbait freskoagoa egin nahi nuen. Freskoagoa, eta denboraz estu jarriko ez ninduena."

Beñaten hitzetan "Enkargua luzatu zenutenean, lehendabizi ea elkarrekin egin nahi genuen planteatu genuen. Aspalditik gabiltza tematuta gure belaunaldiaren inguruko zerbait egitearekin, eta honetan aukera bat ikusi dugu. Gaia berehala adostu genuen; istorioa pentsatzea gehixeago kostatu zaigu, baina nahiko erraz egin dugu. Prozesuak lan bolumen handia ekarri du, baina erraza egin zaigu." Beñat gidoiak egindakoa zen, (Hitzetik Hortzeran edo kantu inprobisatuaren inguruan egindako Mundu Bat Ahoz Aho dokumentala) baina ez da inoiz komikizalea izan: "lan honekin hasi aurretik Unaik Zerocalcareren komiki batzuk pasatu zizkidan. Zerocalcaren ikusi genuen zer kontatu nahi genuen baino gehiago gauzak kontatzeko estilo bat: ez da ezer handirik gertatzen, baina gauzak gertatzen dira. Azken urteetan gauza gehiago irakurri ditut, gehiago zaletu naiz, baina ez naiz izan betiko komikien jarraitzailea…"


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021
Bideadaborroka.jpg
Bidea da borroka Bertsozale Elkartea (Bertsolari Aldizkaria 124. zenbakia) Beñat Gaztelumendi Unai Gaztelumendi Euskaraz Jatorrizkoa 2021 11 AZAROA