Anouk Ricard

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Anouk Ricard Frantziar estatuko Istresen 1970 urtean jaiotako irudigile eta komikigilea da: 2021 urtean euskarara itzuli zen 'Patty et les fourmis' 2010 urteko bere komikia. Komikiez gain, telebistarako animaziozko filmak egiten ditu, erakusketetarako koadroak margotzen ditu, hainbat instrumentu jotzen ditu eta abestu egiten du ere.

Astiberriko webguneko biografiaren arabera, 1995ean ilustrazio titulua lortu zuen Estrasburgoko Dekorazio Arteen eskolan eta ondoren Marseillan gazteentzako prentsarako lanean hasi zen eta bere lehen albumak argitaratu zituen. Estrasburgora itzuli eta gero, 2004an komiki munduan hasi zen 'Ana et Froga' sailarekin, eta Angoulêmeko FIBD komiki jaialdiko sarietarako hiru aldiz izendatua izan zen. 2008an helduei zuzendutako 'Commissaire Toumi' komikia sortu zuen ere.

2010ean sortu zuen 'Patty et les fourmis' eta 2011an 'Coucous Bouzon' eta biak FIBDrako hautatuak izan ziren.

2019an 'Boule de feu' komikia argitaratu zuen