Ian Nose

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Ian Nose izenaren atzean 1984 urtean Oñatin jaiotako Ioannes Busca dago: arkitektura ikasketakegin zituen, marrazkilaria eta diseinatzailea da, Puerto Ricon bizi izan da eta gaur egun Philadelphian bizi da.

Euskaraz,ingelesez, gatzeleraz eta katalanez argitaratzen ditu bere lanak,formatu digitalean eta plataforma ezberdinetan (Facebook, Instagram, tumblr, Twitter, Frozeen...) eta bildumamoduan Amazon bidez digitalean eta paperean.

bere webgunean egindako lanen informazio zabala du, eta bertan irakurri daitekez Komikigintzan, 2011 urtetik EdFramed izeneko eguneroko komiki zinta argitaratu zuen, eta 2015 urterarte behintzat jarraikortasunez egin zuen.

EdFramed  saileko lehen bilduma 2016ko maiatzean argitaratu zuen eta 2011ko azarotik 2012ko urtarrilera egindako zintekin osatu zuen. Bigarren bilduma 2016ko abuztuan argitaratu zuen, eta 2015eko lehen 3 hilabeteetako zintak jasotzen dira bertan. Euskaraz,ingelesez eta gazteleraz liburuki bana eskuratu daiteke, bakoitzean 58 zinta jasotzen direlarik.