Kike Infame

komikipediatik
67.218.238.210 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Kike Infame Bilbon 1975 urtean jaiotako irdudigilea da, Infame & Co izena ere erabiltzen duena. fanzinegintzan aritutakoa, 2007 urtean 'Historias del olvido' komiki kolek...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:21, 12 abendua 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Kike Infame Bilbon 1975 urtean jaiotako irdudigilea da, Infame & Co izena ere erabiltzen duena.

fanzinegintzan aritutakoa, 2007 urtean 'Historias del olvido' komiki kolektiboan parte hartu zuen: Luciano Saracino eta Javier de Isusiren testuekin,irudigintzan aritu ziren Raquel Alzate,David Rubín, Paco Roca, David Lafuente, DaniMaiz, Infame&Co, Manu Ortega, Leticia Ruifernández, Abril Barrado eta Alex Orbe; Dolmen etxeak argitaratu zuen.

Urte berean Dolmen etxearekin ere 'Quatroccento' monografikoa egin zuen eta Kike Infame arduratu zen lau idazte ezberdinen genero anitzetako lanak irudikatzeaz.

2008an 'El hombre que vino del cielo' (Astiberri) izan zen haren lehenengo istorio luzea; 2009an 'Corina y el pistolero' sortu zuen (Dolmen),Luciano Saracinoren gidoiarekin.

Getxoko komiki Azokako webguneko biografiaren arabera istoriogile eta ilustratzaile lanak egitearekin batera, komikiaren esparru hori dibulgatzen eta astintzen dihardu: komikiari eta ilustrazioari buruzko mahai-inguru eta jarduera anitz antolatu, elkarrizketa luzeak zuzendu eta Z aldizkarirako erreseinak eta elkarrizketak egin ditu.

Autoedizioaren buidetik 'Morirse en Bilbao' seriearen egilea ere bada Señor Verderekin lankidetzan.