Cesar Llaguno

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

César Llaguno Novales Barakaldoarra 1972 urtean jaiotako marrazkilaria da. Arkitektura ikasketak egin zituen baina 2007 urtetik aurrera marrazkigintza izan da bere lanbidea. Mendizalea izanik, mendia eta bidaien inguruko ilustrazio eta kontakizunetan garatu du bere marrazkilari ibilbidea. Komikigintza eta mendizaltasuna uztartzen dituzten albumak sortu ditu Ramon Olasagastirekin batera, 2018an 'Everest. Herri oso bat gailurrean' komikia sortu zuen eta 2020ean 'Inurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak'

"El mundo de los Pirineos","Euskal Herria", "Alpinist", "Oxígeno", "Trailrun", "Médicos del Mundo Magazine"... Eta beste hainbat aldizkarietarako egin ditu lanak. 

Bere Facebook orrian lagin ugari ditu ikusgarri: ilustrazioak, paisaiak, erretratuak, komikiak...

2011 urtean Amundsen Hego Polora iritsi zela 100 urte bete zirenean Oxígeno aldizkarian komiki bat argitaratu zuen gertakizun historiko horri buruz.

2016ean Fernando Barbero idazlearen “De guerras y revoluciones” liburua ilustratu zuen (Queimada Ediciones).

 2018 urtean Bilbao Mendi Film Festival jardunaldietan "Everest. Herri oso bat gailurrean" komikia aurkeztu zen, Ramon Olasagasti eta César Llaguno marrazkilariaren elkarlanaren emaitza. Erakusketa ere egin zen komikiaren laginekin.

2020ko otsailean Balmasedako gerra eta diktadura frankistari buruzko 12 orrialdetako komikia argitaratu zuen Cesar Llagunok, Zunbeltz Matabuenaren testuekin, "Balmaseda 1937" elkartearen enkarguz euskara zein gaztelaniazko bertsioetan; Alberto Garai ardutaru da euskarazko bertsioaz. Garai historiko horretan hainbeste gertaera zituzten kontatzeko eta ikuspegi anitzak barneratzeko beharraren ondorioz, sormen prozesuan zehar 6 bertsio oso zirriborratu omen zituztela azken emaitza sortu arte, eta erakusketa bat egin zen Balmasedan proiektuaren barne sortutako marrazkiekin

2020ean 'Inurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak' komikia argitaratu zuen,Olasagastirekin berriz ere, Sua Argitaletxearen eskutik.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 11 AZAROA
MENDIARI.jpg
Inurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak Mendi Film Festival SUA edizioak argitaletxearekin Ramon Olasagasti Cesar Llaguno 2 edizio, euskaraz/gazteleraz 2020 11 Azaroa
2018 11 AZAROA
Everest.png
Everest, 1980ko Euskal Espedizioa - Herri oso bat gailurrean Mendi Film Festival SUA edizioak argitaletxearekin Ramon Olasagasti Cesar Llaguno 2 edizio, euskaraz/gazteleraz 2018 11 Azaroa