Amaia Ballesteros

komikipediatik
212.142.228.158 (eztabaida) (EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LAN BATZUK)(r)en berrikusketa, ordua: 03:57, 29 iraila 2019
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Amaia Ballesteros Lopez 1978 urtean Trapagaranen jaiotako diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea eta komikigilea da. Web orrien diseinuan diplomatura lortu zuen, Madriden Diseinu eta Komunikazio Multimediako Masterra egin zuen eta Bilbon Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikari ikasketak egin zituen, Publizitate Diseinu Grafikoaren alorrean.

Bere webgunean kontatzen duenez, bederatzi urtez publizitate-agentzietan, editorialetan eta arte grafikoen enpresetan lanean aritu ondoren, bere kabuz hasi zen lanean eta estudioa sortu zuen. Kartel eta komiki lehiaketetan sari ugari eskuratu ditu.

Publizitate eta ilustrazio lan ugari egin ditu eta komikigintzan aritutakoa da: Saure etxerako egindako proiektuak, erakundeen kanpainetarako sortutako komikiak, fanzineetarako... Xabiroi eta Gaur 8-n argitaratu ditu komikiak ere.

Sortu dituen iraupen luzeagoko komikien artean azkena 2019an "Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna" izan da, Juan Luis Zabalaren gidoiarekin.

Tebeosfera atariaren arabera, komikia lantzen hasi zenean urte askotan Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketan parte hartu zuen, eta XXIV edizioan sari bat eskuratu zuen euskaraz aurkeztutako komikiarengatik.

Beste sari batzuk ere irabazi zituen garai horretan, besteren artean “Bizkaia Maitea” Ingurumeneko lehiaketan (2006, 2007 eta 2008 urteetan), 1. saria Sestaoko Ilustrazio Fantastikoen lehiaketan. (2005 eta 2009 urteetan) 2004ean 2. saria eskuratu zuen Saure Argitaletxeak antolatutako “Fábulas Medioambientales” Ilustrazio lehiaketan.

2002ko Ermuako Komikiaren III. astean “Cómic de Mujer” erakusketan parte hartu zuen, eta beste erakusketa kolektiboetan Bilbon eta Madrilen


2006ean Saure argitaletxeaen “Encuentros en la Orilla” erakusketan Amaia Ballesterosen komiki eta ilustrazioak egon ziren erakusgai.

Bere lehen albuma partekatua izan zen: 2005ean Saure etxeak Pulp Fikzioa komikia argitaratu zuen gazteleraz, katalanez eta euskaraz: Amaia Ballesterosek egin zuen albuma osatzen duten 4 komikietako bat.

2010ean Getxoko Komiki Azokan antolatu zen Arte Digitalari buruzko erakusketan parte hartu zuen.

2011 urtean Saure etxerako berriz ere Cartographica / Mapagilea komiki digitala sortu zuen.

Urte horretan hasi zen fanzineetan argitaratzen (Zócalo, Replika, Rumble!...) eta Xabiroi aldizkarian istorio bat argitaratu zuen Katixa Agirreen gidoiaz.

2012 urtetik aurrera Eusko Jaurlaritzarentzat tratu txarren prebentzioari eta sare sozialen erabilerari buruzko komikiak sortu zituen.

2013an Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketako finalista izan zen, eta betalde Ganorabako lehiaketan epaimahaiko kide izan zen. Komikintza arloko sari ugari jaos ditu hainbat lekuetan antolatutako lehiaketetan: León, Cornellà de LLobregat, Senpere, Portugalete, Basauri, Zumarraga, Galdakao, Tolosa, Noja, Gasteiz…

2015ean "Gernika, bakearen eta adiskidetzearen alde" komikia sortu zuen, Joseba Gómezen gidoiarekin (Saure)

Ekonomia Soziala gaitzat hartuta, Oletakorta komikia sortu zuen REAS euskadirako.

2016ean «Ilustrazio digitalaren erronka berriak: sorkuntza, erabilera eta kontsumoa" hitzaldian hartu zuen parte, eta 2017an "Komikia eta gainerako abentura ilustratuak." solasaldian.

2019an "Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna" komikia argitaratu du, Juan Luis Zabalaren gidoiarekin.

Pinterest atarian bere komiki gehienen irudiak topatu daitezke

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LAN BATZUK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2019 09 IRAILA
2019 euskaltzaindia.jpg
Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna Euskaltzaindia Juan Luis Zabala Amaia Ballesteros Euskaraz Jatorrizkoa 2019ko Iraila
2015 10 URRIA
Oletakorta.jpg
Oletakorta Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS/ALBOAN Amaia Ballesteros Amaia Ballesteros Edizio elebiduna Labayru Fundazioa 2015 10 URRIA