«Ooso comics»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
46. lerroa: 46. lerroa:
 
'''3 liburukiz osatzen da 'Gorputza Krisian' saila eta lehen alearen aurresalmenta 2022ko uztailean zabaldu zen'''.
 
'''3 liburukiz osatzen da 'Gorputza Krisian' saila eta lehen alearen aurresalmenta 2022ko uztailean zabaldu zen'''.
  
Liburudendetan egoteko ahaleginak egiten dituzten arren, banaketaren arloa konplexua izanik, argitaletxeak online salmenta banaketa sare propioa sustatu du eta [https://ooso-comics.com/euskaraz/euskaraz/ webgunea da komikiak eskuratzeko bide zuzenena].  
+
'''Hector Angulo Iruñean 1996 urtean jaiotako itzultzaileak eta Japonian bizi izan denak ekarri ditu euskarara komiki hauek.
 +
'''
 +
2021 urtean manga itzultzaile bezala hasi zen lanean Daruma S.L enpresarako autonomo bezala: zuzenean japoniarretik itzultzen ditu ohikoan (adibidez'Un llanto al cielo' izenekoa), eta Malaysian sortu zen 'X-Venture' komikiaren kasuan ingelesezko bertsioa hartu zuen erreferentzia bezala.
 +
 
 +
Gure Folklorea eta Mangaberri ekimenen eskutik [https://www.twitch.tv/videos/1684305954 Twitch kanaleko solaldi batean parte hartu zuen.]
 +
'''
 +
Komikiak eskuratzeko,''' Kataluinia, Espainar Estatua eta Euskal Herriko liburudendetan egoteko ahaleginak egiten ditu Oosok, baina banaketaren arloa eta apalaetgian presentzia izatea konplexua izanik, argitaletxeak online salmenta banaketa sare propioa sustatu du [https://ooso-comics.com/euskaraz/euskaraz/ webgunea da komikiak eskuratzeko bide zuzenena].  
  
 
Getxoko komiki azokan salmenta postua jarri zuen Oosok.
 
Getxoko komiki azokan salmenta postua jarri zuen Oosok.

17:45, 23 abendua 2022(e)ko berrikuspena


Ooso Comics Catalunyako Prades herriko komiki argitaletxea da: Wikipediaren arabera proiektu propioak garatzeaz gain ('El Supercatalá, diari d'un catalán indignat') manga komikiak katalanez argitaratzeko helburua dute, eta 2022 urtean euskarara ekarri zuten paperean gure hizkuntzan argitaratu den lehen manga, 'X-Venture. Gorputza krisian'


Lanbidea diseinu grafikora bideratu zuten Olga Resina eta Sergio Pérezek, baina maiz komikigintzaren inguruko proiektuak barneratuta: hasiera batean euren seme alabak protagonista zituzten komikiak sortu zituzten, eta ondoren gainontzeko herritarrei komiki pertsonalizatuak egiteko eskaintza zabaldu zuten, adibidez beste haur batzuentzat urtebetetze opari gisara, ezkontza baterako...2013 urtean ‘Made in Prades. Retrat d’un poble’ komikia sortu zuten, bizi diren Tarragonako Baix Camp eskualdeko Prades herriko biztanleak protagonista hartura: Crowfunding bidez diru ekarpenak egin zituzten herritarrek gidoiari ere ekarpenak egin zizkieten edo komikian nola agertu nahi zuten adierazi zezaketen; ondorioz, 651 biztanletatik 140 dira komikian agertzen direnak eta erakusketa ere antolatu zen zuten.

komikigintzarekin lotutako egitasmo hauek bideratzeko Ooso Comics argitaletxea sortu zuten.


SUPERCATALÁ KOMIKIA

2014 urtean 'El Supercatalá, diari d'un catalán indignat' komikia sortu eta argitaratu zuten: orduko gizartearen erronka anitzeko aurre egingo zien herritar soila zen protagonista: lehen alean finantza botereen aurka borrokatu zen, bigarrena korrupzioa izan zuen hizpide, eta komikietan ez dira falta process subiranistari buruzko erreferentziak.

Komikiaren lagin batzuk

Lehen alean Sergio Pérezek egin zuen "story board"-a , Alexia Amatek gidoia eta Olga Resina ilustratzazioak.

Egitasmo honetarako Crowfunding eta autoedizioaren aldeko apostua egin zuten, ez soilik baldintza ekonomikoengatik, baita askatasun gehiago izango zutelako pertsonaia eta istorioa garatzeko (argitaletxeren batek istorioa haurren mundura bideratzeko baldintza jarri zien adibidez) eta komikiaren edukiak ez zuen mugarik edukiko.

Orain arte 4 ale argitaratu dituzte.


MANGA KATALANEZ

Katalanez komikiak eta batez ere Manga irakurtzeko kezkak bultzatuta 2018 urtean Japoniako komikiak argitaratzeari ekin zioten, zehazki Go Nagai autorearen lan: Nagaik 1972 urtean Mazinger Z saila sortu zuen, baina obra zabala du, tartean emakumeak protagonista dituztren lehen Mangak, errobot erraldoiebak... Ooso Comic-ek komiki hauek agitaratu ditu katalanez: Mazinger Angeles, Cutie Honey, Getter Robot, Devilman, Camen Rider...

MANGA EUSKARAZ

Ooso manga euskaraz.jpg
Oso-comics logo.png
"Mirai, catgirl kosmikoa" erabiltzaileak twiterren jakinarazi zuen Bartzelonako Komiki Azokan iragarri zuela Oosok Oosocomic kataluiniako argitaletxeak X-Venture manga komikia euskaraz ere plazaratuko zela.

Horrela, Ooso manga euskaraz zaleen esku jarriko duen lehen argitaletxea izango da.


2022 urtean komikiak eta zientzia uztartzen dituen X-Venture manga garaikidea argitaratzen hasi ziren, eta katalanez gain gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak merkaturatzen hasi ziren.

3 liburukiz osatzen da 'Gorputza Krisian' saila eta lehen alearen aurresalmenta 2022ko uztailean zabaldu zen.

Hector Angulo Iruñean 1996 urtean jaiotako itzultzaileak eta Japonian bizi izan denak ekarri ditu euskarara komiki hauek. 2021 urtean manga itzultzaile bezala hasi zen lanean Daruma S.L enpresarako autonomo bezala: zuzenean japoniarretik itzultzen ditu ohikoan (adibidez'Un llanto al cielo' izenekoa), eta Malaysian sortu zen 'X-Venture' komikiaren kasuan ingelesezko bertsioa hartu zuen erreferentzia bezala.

Gure Folklorea eta Mangaberri ekimenen eskutik Twitch kanaleko solaldi batean parte hartu zuen. Komikiak eskuratzeko, Kataluinia, Espainar Estatua eta Euskal Herriko liburudendetan egoteko ahaleginak egiten ditu Oosok, baina banaketaren arloa eta apalaetgian presentzia izatea konplexua izanik, argitaletxeak online salmenta banaketa sare propioa sustatu du webgunea da komikiak eskuratzeko bide zuzenena.

Getxoko komiki azokan salmenta postua jarri zuen Oosok.

'Luis Gasca, komikia eta zinema' erakusketaren inguruan KM Kulturuneak 'Euskal komikigintza; kultura, sorkuntza, manga eta zientzia' solasaldia antolatu zuen gazteleraz eta bertan Olga Resinak (Ooso Comic) eta Jordi Bayarrik hartu zuten parte

2022ko abenduan Gorputza krisian sailaren bigarren liburukia argitaratu da.

2023 MEGAMAN EUSKARAZ

Beste argitalpen batzuren artean, Megaman pertsonaiaren istorioak euskaraz argitaratuko dituzte. Mangaberri atarian jakinarazi dutenez Oosokoek hiru urte baino gehiago daramatzate Megaman lizentziatu ahal izateko ‘Capcom’ bideojoko-enpresarekin negoziaketetan. Ez omen da batere erraza izan, baina hala ere lortu egin dute. Capcomen robot urdinak hainbat serie eta manga desberdin dauzka, eta hemen iritsiko zaigun lehena serie klasikoaren ‘Megaman Megamix‘ (Rockman Megamix) bildumaren edizio berritua (新装版 Shinsouban) da, Hitoshi Ariga komikigilearen bi liburukiko serie motz bat. Mangaberrik gogorarazi du EITBk 2000 hamarkadan pertsonaia honen marrazki bizidunak ere emititu zituela.

KOMIKIAK EUSKARAZ

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 07 UZTAILA
X venture 1 gorputza krisian.jpg
Gorputza Krisian 01
X-VENTURE SAILA
Ooso comics Hot-Blooded Souls Hot-Blooded Souls Jatorrizkoa Malaysieraz, euskarara itzulpena ingelesa eta japoniarretik Héctor Angulo/Daruma S.L 2020 Iraila Malaysiako 'Gempak Starz' argitaletxea / 2021 Japonieraz 'Kadokawa Shoten' Argitaletxea
2022 12 ABENDUA
X venture 2 gorputza krisian.jpg
Gorputza Krisian 02
X-VENTURE SAILA
Ooso comics Hot-Blooded Souls Hot-Blooded Souls Jatorrizkoa Malaysieraz, euskarara itzulpena ingelesa eta japoniarretik Héctor Angulo/Daruma S.L 2020 Abendua Malaysiako 'Gempak Starz' argitaletxea / 2021 Japonieraz 'Kadokawa Shoten' Argitaletxea