Romain Pujol

komikipediatik
67.218.233.33 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: [https://www.astiberri.com/authors/romain-pujol Astiberri argitaletxeko webgunearen arabera] Romain Pujol Frantziar Estatuko Albin 1989 urtean jaiotako komiki gidoilaria d...)(r)en berrikusketa, ordua: 13:42, 27 iraila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Astiberri argitaletxeko webgunearen arabera Romain Pujol Frantziar Estatuko Albin 1989 urtean jaiotako komiki gidoilaria da.

Ikastetxean irakasle eta ikaskideen karikaturak egiten zituen eta 2006an Teenagers kategoriako bigarren saria lortu zuen Colomiers komiki lehiaketan. 2007an, batxilergoa egiten ari zela blog bat sortu zuen.

2011n Arte Aplikatuen titulua lortu zuen. Thitaume gidoilariarekin batera Rabbids bideo-jokoa komikira egokitu zuen.(frantsesez Lapins cretins)

2013an, Milan argitaletxeak gazteentzako komiki pertsonaia berriak sortzeko enkargua egin zion; Vincent Caut arduratu en irudietaz, Toboggan aldizkarian argitaratu ziren lehen istorioak eta Frantziar Estatuan jada 7 albumez osatutako AVNI saila bihurtu da.

Thitaumerekin berriz ere Balez et Malina gaztetxoentzako sailean aritzen da, baita Le monde à l'envers sailean ere.