IkasElkar

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2011 urtean Elkar Argitaletxea eta Ikastolen Elkarteak IkasElkar edizio enpresa eratu zuten.

Ikastolen Elkarteko ikastetxeetan lantzen diren hainbat eduki pedagogiko sortu eta argitaratzen ditu: Urtxintxa,Txanela,Eki... baita liburu digitalak, kartografia lanak,hiztegiak, CD-ROM-ak...

Komikiei dagokionez,2011 urtean,Ikaselkar sortu bezain pronto, Nafarroa: Amets urratua komikia argitaratu zuten.

Katalogoan eskuragarri dituzte Xabiroi aldizkarian argitaratutako komikien albumak.

Jordi Bayarri komikigileak zientzilarien biografiak komikiratzeko proiektua jarri zuen martxan eta IkasElkarrek euskarara ekarri ditu horietako batzuk.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2011 Nafarroa - Amets urratua IkasElkar Joseba Asiron Martin Altzueta Martintxo Edizio Elebiduna Mitxel Murua Irigoien 2011