2024 URTEKO KOMIKI LEHIAKETAK

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETA NAGUSIAK

Hainbat sariketa edo dirulaguintza/beka urte hasieran izaten dira:

  • Eusko Jaurlaritza
  • Ikastolen Elkartea
  • Elkar Ilustrazio lehiaketa
  • Portugaleteko Udala
  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Beste lehiaketa batzuk urtea amaitu baino lehen ixten dute lanak aurkezteko epea

  • Bilboko Azkuna Zentroak eta Angolumemeko komikigintzako Nazioarteko Egoitzak
  • Galtzakomik
  • Crash Comic

Nahiz eta aurtengo deialdia argitaratu arte ez diren behin betiko baldintzak ezagutu 2024ko deialdiei begira, sortzaileentzat interesgarria izan daiteke aurreko urteetako deialdien eduki orokorrak, baldintzak eta ohiko epeak ezagutzea.

"Epea jada itxita duten lehiaketak" atalean dago 2023an egin ziren deialdi hauei buruzko informazioa.

ESKAERA EPEA ZABALIK

KOMIKIAK SORTZEKO
EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
1615218939115.png
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA': 2024ko otsailaren 16ra arte.


2023ko abenduan Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 105.000 euroko partida bat onartu du 2024ko ekitaldian komiki, eleberri grafiko edo irudidun albuma osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei laguntzeko dirulaguntzak emateko

Oinarriak eta eskaerak egiteko inprimakiak


Portugalete komikia 2024.jpg
ANTOLATZAILEAK Portugaleteko Udala. INFORMAZIO GEHIAGO 2024 URTEKO EDIZIOKO OINARRIAK
LANAK AURKEZTEKO EPEA Lanak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 5ean bukatuko da. FORMATUA KOMIKIA: komiki kategoriako lanek launa orrialde izango dute, behar bezalako errotuluak daramatzatela, zenbaki eta guzti. DIN A-4 neurrikoa izango da, edo horren heinekoa, eta formatua, azkenik, bertikala. Inprimaturik aurkeztuko dira.

KOMIKI BANDA: komiki banda kategoriako lanek, behar bezalako errotuluak daramatzatela, 19 x 8 cm-ko tamaina izango dute, edo horren heinekoa, eta horizontalak izango dira. Bineta bitan edo gehiagotan bana daitezke. Inprimaturik aurkeztuko dira.

LEHIAKIDEEN JATORRIA Ez dago jatorri mugarik.
Portugaleteko egile onenari Akzesita: 300 € eta trofeoa 
HIZKUNTZAK Euskaraz edo gazteleraz aurkeztu daitezke lanak kategoria guztietan.
Akzesita, euskarazko egile onenari: 300 € eta trofeoa


ADI! ESKAERA EGITEKO EPEA AURKI IREKI DAITEKE DEIALDI HAUETAN

Ikastolen Elkartea