Jokin Mitxelena
Jokin Mitxelena Erize 1962an Donostian jaiotako ilustratzaile eta idazlea da. Komikigintzan 2020 urtean 'Burnizko potoa' komikia argitaratu zuen Annton Kazabonen gidoiarekin.
Wikipediaren arabera Donostian haurtzaroko lehenengo zazpi urteak pasa ondoren Oiartzunera joan zen bizitzera bertan eta Errenterian egin zituen oinarrizko ikasketak.
Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean Arte Ederrak ikasi zituen.
80. hamarkadan eta Arte Ederrak ikasten ari zen garaian hasi zen ilustratzaile moduan lan egiten,ikastola batentzat, euskarazko literatur-argitalpenetarako... Garai horretan hasi zen Pello Añorga idazle eta ipuin-kontalari oiartzuarrarekin elkarlanean, adibidez haurrentzako Marripuinak sortan, Adio, adio!, Ahulerio, Ama erraldoia, Haur zeru-lurtarra, Pottoko, Zupankapaloak... 30 proiektu baino gehiago garatu dituzte.
10 urtez ikastola batean marrazketa eta plastika irakaskuntzan aritu ondoren 1995. urtean Alemaniara joan zen bizitzera, eta liburuen ilustrazio lanbidean murgilduta dago ordudanik eta 2002. urtetik aurrera haur eta gazte literatura lanak idatzi ditu ere: 'Joan, joan', 'Xaguxarrarena', 'Armiarma txikia', ' Puka, erleak eta traktorea'...
Euskal Herriko Espainiar estatuko, Alemaniako eta Austriako argitaletxe ugarirentzako egin ditu lanak : Adinkra, Aizkorri, Alfaguara, Baula, Bromera, Destino, Edebé, Elkarlanean, Everest, Kösel, Kumon, La Galera, Pamiela, SM, Susaeta, etab.) Idazle hauekin egin du lan, besteren artean: Xabier Mendiguren, Patxi Zubizarreta,Yolanda Arrieta, Bernardo Atxaga, Joan Mari Irigoien... 'eta zer?' sailean ere gidoilari anitzekin egin du lan
Etxepare Saria bitan irabazi du, baita Euskadi sari bat ere eta Juul Kanpainian hainbat sari. 2014 urtean Aieteko Kultur Etxeko 'Ilustratzailearen txokoan' parte hartu zuen.
Azken urteotan Denon Artean argitaletxerako lan ezberdinak sortu ditu (besteren artean 'Xabier Lete Ttiki' eta 'Erotik' Antton Kazabonekin, Mari txiki Pello Añorgarekin...), eta 2020 urtean argitaratu zen bere lehen komikia, 'Burnizko potoa' Antton Kazabonen gidoiarekin.
'''Atal hauek eguneratzen ari gara: Anima zaitez eta gehitu informazioa!'''
KOMIKIGINTZA
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 11 AZAROA | Burnizko potoa | Denon Artean Cenlit | Antton Kazabon | Jokin Mitxelena | Euskaraz Jatorrizkoa | 2020 azaroa |