«César Oroz»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
1. lerroa: 1. lerroa:
 +
 +
César Oroz Martija Iruñean 1968 urtean jaiotako nafar marrazkilari eta binetagilea da.
 +
 +
14 urterekin  Sanferminetako bere peña txikirako pankarta egin zuen eta 16 urterekin lehiaketa bat irabazi zuenetik jarraitu du [https://diariodesanfermin.blogspot.com/2008/06/detrs-de-la-pancarta.html?m=1 langintza horretan], lehiaketak irabaziz edo enkarguz, helduen peña hauetarako: [https://masalladelafiesta2019.wordpress.com/2019/06/04/las-pancartas-de-oroz-para-la-pena-irrintzi/ Irrintzi], Anaitasuna, Aldapa… 
 +
 +
1986 urtean hasi zen astean behin Diario de Navarra egunkarian Osasuna eta futbolari buruzko komiki zintak egiten:  1989 urtean 'Humor en rojo' bilduma argitaratu zuen.
 +
 +
Karikatura eta umorea bere komikigintzaren ezaugarri nagusiak bihurtu ziren, eta apurka apurka Diario de Navarrako erredakzioko giroan barneratzen joan zen;  1991 urtetik eta gaur egun, asteartetik igandera  egunero 'Punto final' izeneko atalean agertzen da bere zinta, egunkariaren azkeneko orrialdean. [https://latiradeoroz.es/archivo/ Orozen webgunean daude ikusgai zinta hauek eta egunero argitaratzen duena.]
 +
 +
Zintagintzan hasi zen garai horietan egunkari berean ''Piso de estudiantes' zinta ere argitaratu zuen astero eta 6 urtez iraun zuen egunkari bereko unibertsitateari buruzko gehigarrian.
 +
 +
'Punto final' zintaren ardatz nagusia Nafarroako politikagintza eta herrialdean gertatutakoak gizarte, kultur eta kirol gertaerak izaten dira: eguneroko zinta argitaratzen hasi eta gutxira Juan Cruz Alli izendatu zuten nafarroako Lehendakari, eta del Burgorekin izandako ikamikak ohikoak izan ziren zintetan; hurrengo urtetan protagonista bihurtu ziren Alfredo Jaime alkatea, Urralburu/Roldan auziak,  ETAren jarduera, PSN-EA-IU gobernu laburra... Camille artzari buruzko zintetan agertu zen lehen aldiz Barcina abizena zuen Ingurumen kontseilaria, ondoren Iruñeako alkate eta Nafarroako lehendakari izango zena. Kiroletan lehen urte horietan Osasuna eta Indurain izan ziren nagusi.
 +
 +
[https://latiradeoroz.es Urtez urte Komiki bilduma ugari argitaratu dira zinta onenekin]: Diario de Navarrako zinten 10 liburuki, "Piso de estudiantes"  eta bi  monografia, "Osa-su-na Nunca Se Rinde !!!" eta  "Todo San Fermín. 20 años de fiesta y humor"... 
 +
 +
 +
[http://www.tirabirak.eus/eu/webdoc/#Bineta_egileak___Vi%C3%B1etistas Tirabirak proiekturako elkarrizketatu zuten eta ikusgai daude bere lanaren zenbait lagin.] [https://www.argia.eus/argia-astekaria/2203/cesar-oroz 2009 urtean Aritz Galarragak elkarrizketa laburra egin zion Argian.]
 +
 +
 +
2005 urtetik aurrera beste aldizkari batzuetan kolaboratzen hasi zen: El Jueves (2005/2011), Dominical ABC (2006/2010), Sibaritas (2005/2010), Actualidad Juridica Arantzadi (2013/2016) eta Orgullo y satisfacción.com (2014/2017) ...
 +
 +
Beste lan eta proiektu batzuk [https://www.tebeosfera.com/autores/oroz.html Tebeosfera atarian daude zerrendatuak.]
 +
 +
Hainbat sari jaso ditu bere lanagatik: 1998 urtean  ‘Más capas que una cebolla’, Iruñeako Kazetari Elkartearen eskutik, zinta onenari ‘Mingote’ eta ELGAR sariak , Napardi elkartearen Gallico de Oro, nafar irratigintzako hainbat sari.. 2022an Nafarroako Gobernuak ematen duen Karlos III.a Noblearen Gurutzea jaso zuen.
 +
 +
Zintagintzara mugatu gabe, beste proiektu anitzetan parte hartu du Orozek: 2006ko Sanferminetako zezen feriarako kartela egin zuen eta publizitatean aritu da, administrazio eta erakundeentzako lanak...
 +
 +
2010 urtean Nafarroako komiki azokaren lehen ediziorako [https://eibar.org/blogak/e-gorblog/nafarroako-i-komiki-azoka ekimen honen irudi nagusia sortu zuen]. Azokan bere ibilbideko hainbat laginekin erakusketa antolatu zen. [https://www.unedtudela.es/archivos_publicos/webex_notasprensa/111/nota_exposicion_oroz__uned_tudela_(1).pdf Tuterako UNED egoitzan ere ikusi ahal izan zen.]
 +
 +
Gai historikoak oso gogoko izan ditu Orozek: 2012 urtean Nafarroaren independentzia galera izan zituen hizpide '¿Por qué lo llaman anexión cuando quieren decir conquista?' proiektuan: Liburu baterako akuarelaz 30  ilustrazio egin zituen, eta Nafarroa zein Gipuzkoan erakusketa ugari antolatu ziren.
 +
 +
Historia ardazt duten beste lan batzuk "Lo que diga Shakespeare !!!", "El euskera en el códice calixtino"... Nafarroako Komiki Azokarako Lizarrako Karlismoaren museoan erakusketak egin ditu ere.
 +
 +
Euskaraz bakanak dira Orozen lanaz gozatzeko aukerak: [https://camaradecomptos.navarra.es/eu/jarduera/berriak/orduko-aditzaileak-oraingo-auditoreak-komikiaren-aurkezpena Nafarroako Kontuen Ganberaren historia jasotzen du  "Orduko aditzaileak oraingo auditoreak"  komikiak.] KOmiki hauez dago salgai eta Kontuen Ganbaran egon da eskuragarri.
 +
 +
Peio Monteano Sorbet historialariaren 'Noain 1521' liburuan oinarrituta, César Oroz komikigileak ´Zirt-Zart Nafarroan. Noaingo Bataila 1521' komikia sortu du eta bi urtetako lanaren ondoren 2023ko azaroan argitaratu du Mintzoak, argitaletxearen 40. urteurrena ospatzeko jardueren baitan.
 +
 +
 +
[https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1700738302575-zirt-zart-nafarroan-noaingo-bataila-1512-umorea-eta-zehaztasuna-cesar-orozen-komiki-berrian Euskalerria irratiak kontatu zuen bezala, Orozek bere burua idazlearen jarraitzaile sutsutzat aitortu zuen, eta horregatik, "erabateko zorroztasun historikoa" duen komikia dela uste du.] Aritz Otazu editorearen hitzetan, "Nafarroako historia publikoari modu deseroso eta erakargarrian eramatea" da liburuaren helburua; "formatu honek errazago eginen du historia kontakizunen zabalkundea jendartean", gaineratu du.
 +
 +
Mintzoa eta Cesar Orozek akordioa egin dute datozen urteetan Nafarroako historiari buruz gutxienez 5  bat komiki liburu argitaratzeko.
  
  

06:30, 29 azaroa 2023(e)ko berrikuspena

César Oroz Martija Iruñean 1968 urtean jaiotako nafar marrazkilari eta binetagilea da.

14 urterekin Sanferminetako bere peña txikirako pankarta egin zuen eta 16 urterekin lehiaketa bat irabazi zuenetik jarraitu du langintza horretan, lehiaketak irabaziz edo enkarguz, helduen peña hauetarako: Irrintzi, Anaitasuna, Aldapa…

1986 urtean hasi zen astean behin Diario de Navarra egunkarian Osasuna eta futbolari buruzko komiki zintak egiten: 1989 urtean 'Humor en rojo' bilduma argitaratu zuen.

Karikatura eta umorea bere komikigintzaren ezaugarri nagusiak bihurtu ziren, eta apurka apurka Diario de Navarrako erredakzioko giroan barneratzen joan zen; 1991 urtetik eta gaur egun, asteartetik igandera egunero 'Punto final' izeneko atalean agertzen da bere zinta, egunkariaren azkeneko orrialdean. Orozen webgunean daude ikusgai zinta hauek eta egunero argitaratzen duena.

Zintagintzan hasi zen garai horietan egunkari berean Piso de estudiantes' zinta ere argitaratu zuen astero eta 6 urtez iraun zuen egunkari bereko unibertsitateari buruzko gehigarrian.

'Punto final' zintaren ardatz nagusia Nafarroako politikagintza eta herrialdean gertatutakoak gizarte, kultur eta kirol gertaerak izaten dira: eguneroko zinta argitaratzen hasi eta gutxira Juan Cruz Alli izendatu zuten nafarroako Lehendakari, eta del Burgorekin izandako ikamikak ohikoak izan ziren zintetan; hurrengo urtetan protagonista bihurtu ziren Alfredo Jaime alkatea, Urralburu/Roldan auziak, ETAren jarduera, PSN-EA-IU gobernu laburra... Camille artzari buruzko zintetan agertu zen lehen aldiz Barcina abizena zuen Ingurumen kontseilaria, ondoren Iruñeako alkate eta Nafarroako lehendakari izango zena. Kiroletan lehen urte horietan Osasuna eta Indurain izan ziren nagusi.

Urtez urte Komiki bilduma ugari argitaratu dira zinta onenekin: Diario de Navarrako zinten 10 liburuki, "Piso de estudiantes" eta bi monografia, "Osa-su-na Nunca Se Rinde !!!" eta "Todo San Fermín. 20 años de fiesta y humor"...


Tirabirak proiekturako elkarrizketatu zuten eta ikusgai daude bere lanaren zenbait lagin. 2009 urtean Aritz Galarragak elkarrizketa laburra egin zion Argian.


2005 urtetik aurrera beste aldizkari batzuetan kolaboratzen hasi zen: El Jueves (2005/2011), Dominical ABC (2006/2010), Sibaritas (2005/2010), Actualidad Juridica Arantzadi (2013/2016) eta Orgullo y satisfacción.com (2014/2017) ...

Beste lan eta proiektu batzuk Tebeosfera atarian daude zerrendatuak.

Hainbat sari jaso ditu bere lanagatik: 1998 urtean ‘Más capas que una cebolla’, Iruñeako Kazetari Elkartearen eskutik, zinta onenari ‘Mingote’ eta ELGAR sariak , Napardi elkartearen Gallico de Oro, nafar irratigintzako hainbat sari.. 2022an Nafarroako Gobernuak ematen duen Karlos III.a Noblearen Gurutzea jaso zuen.

Zintagintzara mugatu gabe, beste proiektu anitzetan parte hartu du Orozek: 2006ko Sanferminetako zezen feriarako kartela egin zuen eta publizitatean aritu da, administrazio eta erakundeentzako lanak...

2010 urtean Nafarroako komiki azokaren lehen ediziorako ekimen honen irudi nagusia sortu zuen. Azokan bere ibilbideko hainbat laginekin erakusketa antolatu zen. Tuterako UNED egoitzan ere ikusi ahal izan zen.

Gai historikoak oso gogoko izan ditu Orozek: 2012 urtean Nafarroaren independentzia galera izan zituen hizpide '¿Por qué lo llaman anexión cuando quieren decir conquista?' proiektuan: Liburu baterako akuarelaz 30 ilustrazio egin zituen, eta Nafarroa zein Gipuzkoan erakusketa ugari antolatu ziren.

Historia ardazt duten beste lan batzuk "Lo que diga Shakespeare !!!", "El euskera en el códice calixtino"... Nafarroako Komiki Azokarako Lizarrako Karlismoaren museoan erakusketak egin ditu ere.

Euskaraz bakanak dira Orozen lanaz gozatzeko aukerak: Nafarroako Kontuen Ganberaren historia jasotzen du "Orduko aditzaileak oraingo auditoreak" komikiak. KOmiki hauez dago salgai eta Kontuen Ganbaran egon da eskuragarri.

Peio Monteano Sorbet historialariaren 'Noain 1521' liburuan oinarrituta, César Oroz komikigileak ´Zirt-Zart Nafarroan. Noaingo Bataila 1521' komikia sortu du eta bi urtetako lanaren ondoren 2023ko azaroan argitaratu du Mintzoak, argitaletxearen 40. urteurrena ospatzeko jardueren baitan.


Euskalerria irratiak kontatu zuen bezala, Orozek bere burua idazlearen jarraitzaile sutsutzat aitortu zuen, eta horregatik, "erabateko zorroztasun historikoa" duen komikia dela uste du. Aritz Otazu editorearen hitzetan, "Nafarroako historia publikoari modu deseroso eta erakargarrian eramatea" da liburuaren helburua; "formatu honek errazago eginen du historia kontakizunen zabalkundea jendartean", gaineratu du.

Mintzoa eta Cesar Orozek akordioa egin dute datozen urteetan Nafarroako historiari buruz gutxienez 5 bat komiki liburu argitaratzeko.


EGILEAREN KOMIKIAK EUSKARAZ

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
11 AZAROA
Noaingo bataila Mintzoa.jpg
Zirt-Zart Nafarroan. Noaingo Bataila 1521 Mintzoa Argitaletxea César Oroz César Oroz Gazteleraz Jatorrizkoa ? 2023 azaroa aldiberean gazteleraz eta euskaraz